Context of Amish

Amish edo amishsak (Pennsylvaniako alemanieraz Amisch, alemanez Amische) anabaptismo doktrinako kristau talde bat da. Gehienbat euren bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egungo erosotasun zein teknologia bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 362.000 pertsona inguru dira, batez ere Estatu Batuetako Pennsylvania eta Kanadako Ontario estatuetan.

Amishek estuki lorturiko kultura eta etnia talde bat osatzen dute, nagusiki Suitzatik joandako aleman hiztun emigranteen ondorengoak dira. Mugimendua Jacob Amman suitzarrak sortu zuen, XVII. mendearen amaieran, bere Elizaren lasaikeria moraltzat jotzen zuenari erantzunez. XVIII. mendean, amish askok Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten. Itun Berrian oso modu literalean sinisten dute eta kanpoaldeko mundutik isolaturik bizitzen saiatzen dira. Bakezaletasuna eta bizimodu xehearen zaleak dira. XVI. eta XII. mendeko jazkeraz jazten dira. Gehienak aleman garaieraren dialekt...Irakurri gehiago

Amish edo amishsak (Pennsylvaniako alemanieraz Amisch, alemanez Amische) anabaptismo doktrinako kristau talde bat da. Gehienbat euren bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egungo erosotasun zein teknologia bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 362.000 pertsona inguru dira, batez ere Estatu Batuetako Pennsylvania eta Kanadako Ontario estatuetan.

Amishek estuki lorturiko kultura eta etnia talde bat osatzen dute, nagusiki Suitzatik joandako aleman hiztun emigranteen ondorengoak dira. Mugimendua Jacob Amman suitzarrak sortu zuen, XVII. mendearen amaieran, bere Elizaren lasaikeria moraltzat jotzen zuenari erantzunez. XVIII. mendean, amish askok Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten. Itun Berrian oso modu literalean sinisten dute eta kanpoaldeko mundutik isolaturik bizitzen saiatzen dira. Bakezaletasuna eta bizimodu xehearen zaleak dira. XVI. eta XII. mendeko jazkeraz jazten dira. Gehienak aleman garaieraren dialekto batez mintzatzen dira: Pennsylvaniako alemana, nahiz eta euren buruei "suitzar amishak" deitzen dietenak "suitzeraz" (Swiss) mintzatzen diren. Pennsylvania Dutch talde ugarietako bat besterik ez da, orokorrean alemaniar jatorrikoak dira (Dutch hitza —"hebeheretarra" eta "nederlandera", ingelesez— behinolako Deutsch —"alemaniarra" eta "alemana"— hitzetik eratorria da).

Komunitateko arauak ez dira berak leku batzuetan eta besteetan; komunitate batean debekatuta dagoena baimenduta beste batean egon liteke baina, oro har, denek aurrerapen teknologikoak eta gizarte-garapena baztertzen dituzte eta gehienek, estatuaren laguntzak eta gizarte-zerbitzuak ere bai. Beachy Amish izenekoak "aurreratugoak" dira, bereziki 1960eko hamarkada ondoren jaiotakoak: adibidez, etxean ingelesez mintzatzen dira. Aipatzekoa da amishek gainontzeko estatubatuar ingeles hiztunei English ("ingeles") deitzen dietela.

Haien bizimodua, alderdi batzuetan, ez dator bat Estatu Batuetako legearekin, batez ere hezkuntzari eta haurren lanari dagokienez. Amish haurrak goiz hasten dira komunitatean lanean, eta hezkuntza beren eskoletan jasotzen dute. Gainera, oinarrizko hezkuntza amaitutakoan, eskola uzten dute.

Where can you sleep near Amish ?

Booking.com
481.512 visits in total, 9.174 Points of interest, 404 Destinations, 183 visits today.